Mugikortasun Segurua 2026
Urtea: 2026.
Arloa: Teknologia / Berrikuntza / Bide-segurtasuna / Komunikazioa.
Proiektu mota: Jardunaldi instituzionala, teknologiari buruzko hitzaldia eta ikus-entzunezko esperientzia interaktiboa.
Eusko Jaurlaritzak antolatutako «Datuak, teknologia eta pertsonak: mugikortasun seguruaren gakoa» jardunaldietan parte hartzea. Jardunaldien helburua berrikuntzak eta teknologiak bide-segurtasuna hobetzeko duten zeregina aztertzea izan zen.
BALEUKOk hizlari gisa parte hartu zuen, eta Egoitzek teknologiaren eta sormenaren bidez mezuak esperientzia gogoangarri bihurtzeko egiten dugun lana aurkeztu zuen. Horrelako esperientziek sentsibilizazioa eta ikaskuntza sustatzen laguntzen dute.
BALEUKOk garatutako Dummy 3D avatar birtualak ere parte hartu zuen, aurkezlearekin batera ekitaldia dinamizatuz eta jardunaldiari ukitu teknologiko, berritzaile eta interaktiboa emanez.
Teknologia, sormena eta komunikazioa uztartzen dituen proposamena, pertsonekin konektatzen duten esperientziak sortzeko, mezuak indartzeko eta mugikortasun seguruagoa sustatzen laguntzeko.
Argazkiak: