LEGE OHARRA
Lege-ohar honek www.baleuko.eus Interneteko atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du. Identifikazio-ondorioetarako, honako hau da zerbitzuaren arduraduna:
- Arduraduna: Baleuko, S.L.
- IFK: B48565832
- Helbidea: Askatasun Etorbidea, 23, behea, Durango, 48200, Bizkaia
- Telefonoa: (+34) 94 466 86 10
- Posta elektronikoa: baleuko@baleuko.com
- Bizkaiko Merkataritza Erregistroko datuak: BI-665 liburukia, 53. folioa, BI-9001-B orria, 1. inskripzioa.
Legedia
Oro har, Arduradunaren eta Webgunean dauden zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude.
Alderdiek berariaz uko egiten diote dagokien foruari, eta Durangoko Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira berariaz, kontratu-baldintza hauen interpretazioan edo betearazpenean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileari jakinarazten zaio, eta hark onartzen du, webgune honetara sartzeak ez duela, inolaz ere, Arduradunarekin merkataritza-harremanik abiarazten.
Webgunearen titularrak ez ditu bere egiten kolaboratzaileek bertan adierazitako iritziak. Enpresak beretzat gordetzen du bere Webgunean egoki iritzitako aldaketak aurrez jakinarazi gabe egiteko eskubidea. Horrenbestez, Webgunearen bidez eskaintzen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, baita eduki eta zerbitzu horiek bere zerbitzarietan aurkezteko edo kokatzeko modua ere.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune hau eta bertan jasotzen diren edukiak Jabetza Intelektualaren arloko legeek babesten dituzte. Ezin izango dira ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, jendaurrean komunikatu, laga edo eraldatu. Webgune honetara sartzeak ez die erabiltzaileei inolako eskubiderik edo titulartasunik ematen Webgune honetan jasotako edukien gaineko jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez.
Webgune honetako edukia erabiltzailearen terminalera deskargatu ahal izango da (download), betiere erabilera pribaturako eta inolako merkataritza-helbururik gabe; beraz, erabiltzaileak ezin izango du Webgune honetako edukia ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, jendaurrean komunikatu, laga, eraldatu edo erabili helburu publiko edo komertzialekin.
Webgune honetan jasotzen diren izen komertziala, markak, logotipoa, produktuak eta zerbitzuak legeak babesten ditu.
Arduradunak bere buruari gordetzen dio jabetza intelektualeko eskubideak urratzen edo hausten dituzten erabiltzaileen aurka dagozkion akzio judizialak gauzatzeko aukera.
Baleukok jakinarazten du www.baleuko.com webgunea, berezko edukiak, programazioa eta webgunearen diseinua egile-eskubideek erabat babestuta daudela, eta berariaz debekatuta dagoela aipatutako elementu babestuak edozein modutan erreproduzitzea, komunikatzea, banatzea edo eraldatzea, Baleukoren berariazko baimenik gabe. Baleukok kanpoko iturriak erabiltzen ditu zenbaitetan bere edukiak prestatzeko, eta hirugarrenen artikulu edo informazioetara estekak edo hiperestekak ere ezar ditzake, betiere iturria aipatuz. Modu horretan jasotako informazio horien egile-eskubideen legezko titularrak edozein unetan eskatu ahal izango du aipatutako erreferentziak ezabatzeko.
Estekak
Arduradunaren web-orrietan estekak (links) egoteak informazio-helburu hutsa du, eta inola ere ez du esan nahi esteka horien inguruko iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik.