Campamento Garra de Oso, familia osoarentzako komedia dibertigarria

Campamento Garra de Oso abenturazko filma da familia osoarentzat. Une dibertigarriz eta pertsonaia xarmagarriz beteta dago, eta haur zein helduak liluratuko ditu. Gazte protagonista talde bat eta Fritz izeneko mofeta hiztun jatorra izango ditugu bidelagun, akzioz, umorez eta ikaskuntzaz beteriko istorio batean. Abenturan zehar, ikusleek hainbat balio ezagutuko dituzte: natura zaintzearen garrantzia, talde-lanaren indarra, sormena, norberarengan konfiantza izatea eta gainerako izaki bizidunak errespetatzea.

Sinopsia

Maia, bederatzi urteko neska irudimentsu eta bihurria, eta Jan, adin bereko hiriko mutiko beldurti samarra, indarrak batu eta denboraren aurka borrokatu beharko dira udalekua salbatzeko. Sebastián Sebastián eraikitzaile bitxiak udalekua mehatxatzen du. Horretarako, hartz baten bila etengabe ibili beharko dute. Uste dute oraindik haranean bizi dela, nahiz eta inork ez duen ikusi. Abentura ausart honetan ustekabeko laguntza izango dute: Fritz, izaera zakar samarra baina dibertigarria duen mofeta bat, eta gainera… hitz egiten duena! Elkarrekin, haran osoa eta bertako animaliak salbatzen saiatuko dira.

Zuzendaritza eta aktoreak

Filma Silvia Querrek (Velvet) zuzendu du, eta Júlia Raya eta Martín Abello haur aktoreak dira protagonistak; Maia eta Jan antzezten dituzte, hurrenez hurren. Haiekin batera, Espainiako zinema eta telebistako aktore ezagunak aritu dira, besteak beste, Anabel Alonso (Buscando a Nemo), Edu Soto (Mortadelo y Filemón), Elisabet Casanovas (Chavalas) eta Ana Morgade (Cuerpo de élite). Carlos Latrek jartzen dio ahotsa Fritz mofetari.

Scroll to Top