Césarrek 212.700 euro irabazi ditu, Esto No Es Normal saioaren historiako bigarren potorik handiena
23 urteko nafar gazteak 74 saiotan borrokatu du potora irabazteko. Zortzi galderari eta Iñakik egindako beste bati erantzun behar izan die.

Esto No Es Normal saioak historiako bigarren potorik handiena banatu du ostiral honetan. Irabazlea César Cereceda izan da, 23 urteko gaztea, Zizur Txikikoa. Haur eta Lehen Hezkuntzako graduduna da, eta gaur egun Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua (CAFyD) ikasten ari da Gasteizen.
Nafarrak 74 saiotan borrokatu du potora eskuratzeko. Azkenean, azken txandan lortu du 212.700 euro etxera eramatea, zortzi galderari eta bere kuadrillako Iñakik egindako beste bati zuzen erantzun ondoren.
Sariaren bila denbora gehien eman duen lehiakidea izan da. Esto No Es Normal saioaren 1.000. atalen ospakizunaren astean iritsi zen lehiaketara; saioa maiatzaren 5ean hasi zen ematen. Saria saioaren historiako bigarren handiena da, eta Euskal Telebistan eman diren sei denboraldietan banatutako hirugarrena.
Césarren esanetan, irabazitako dirua ekintzailetzan hasteko erabiliko du. Zorionak!