UNIBERTSOLARIAK

Fitxa teknikoa

Urtea: 2004.

Iraupena: 88 min.

Generoa: Animazioa.

Banatzailea:   Barton Films.

Zuzendaritza: Juanjo Elordi.

Gidoia: Unai Iturriaga.

Ekoiztetxeak: Baleuko S.L.

Ekoizleak:  Edu Barinaga eta Karmelo Vivanco.

Ekoizpen-zuzendaritza:  Edu Barinaga eta Karmelo Vivanco.

Sinopsia: Balunitarrek ez dakite gauza handirik Borovillako mugetatik harago dagoen munduari buruz… Cuadrado izeneko saltzaile batek kontatzen diena baino ez dute ezagutzen. Balunitarrek egiten dituzten kanika preziatuen truke, Cuadradok produktu ugari eskaintzen dizkie, eta, batzuetan, baita arazo batzuk ere. Plutónen urtebetetze-egunean, Saturrek nahi gabe apurtzen du balunitar guztiek Plutónentzat hainbesteko arretaz prestatu duten oparia. Bere lagunek istripuaren erruduntzat jotzen dutela ikusita, Satur asko haserretzen da, eta harrokeriaz adierazten du: «Denek ni begien bistatik kendu nahi banaute, munduaren amaierara joango naiz, eta han geratuko naiz, inork inoiz gehiago ikus ez nazan». Inork ez du Saturrek esandakoa sinesten, baina hurrengo egunean ez da inon ageri, eta munduaren amaierara joango zela esan zuenean serio ari zela konturatzen dira. Balunitar guztiek haren bila ateratzea erabakitzen dute, Cuadradok izan ezik. Hark, alferrik, asmo horretatik aldentzen saiatzen da…

Argazkiak:

Trailerra:

Scroll to Top