Betizu izar artean

Fitxa teknikoa

Urtea: 2003.

Iraupena: 71 min.

Generoa: Animazioa. Komedia. Zientzia-fikzioa. Musikala. Haurrentzakoa.

Zuzendaritza: Egoitz Rodríguez Olea.

Gidoia: Eduardo Barinaga, Karmelo Vivanco.

Ekoiztetxeak: Baleuko S.L.

Ekoizleak: Karmelo Vivanco eta Eduardo Barinaga.

Ekoizpen-zuzendaritza:  Edu Barinaga eta Karmelo Vivanco.

Sinopsia: Betizuek asmo handirik gabeko underground musika-talde bat osatzen dute. Hainbat gorabeheraren ondorioz, Uztarrock jaialdian lehiatuko dira, galaxia osoko jaialdirik handienean. Jaialdia Buff Aluk antolatzen du, galaxiako diskoetxe ia guztien jabe den magnate ospetsuak. Harrigarria bada ere, Betizuak urteko talde errebelazio gisa aukeratuko dituzte. Baina, ustekabean, haietako batek Buff Aluren musika-inperioaren atzean dagoen iruzurra ezagutuko du. Hala ere, Betizuei plagioa leporatuko diete, eta zaleek bizkarra emango diete. Laster, beren musika-ibilbidea salbatzeko plan bat asmatu beharko dute…

Scroll to Top