Zutik!
AMAZON PRIME VIDEO
Fitxa teknikoa
Urtea: 2021.
Iraupena: 74 min.
Generoa: Animazioa. Haurrentzakoa.
Zuzendaritza: Iker Alvarez, Haizea Pastor.
Gidoia: Yurre Ugarte, Segundo Altolagirre, Fernando Salem, Matias Goldberg.
Ekoiztetxeak: Baleuko, Polar Studio, Tortuga Studios.
Ekoizleak: Karmelo Vivanco, Egoitz Rodríguez, Fernando Alonso, Nelson Botter Jr, Jonatán Guzmán.
Argazki-zuzendaritza: Haizea Pastor.
Ekoizpen-zuzendaritza: Maite Arroita.
Sinopsia: Ingurune naturaletik gero eta urrunago dagoen mundu globalizatu honetan, oraindik badira zuhaitzei buruzko istorioak kontatzen dituztenak: gure irudimenetik harago doazen botereak dituzten izaki fantastikoei buruzkoak. Zuhaitz bakoitzarekin batera, hazia ernetzen den unetik bertatik, iratxo bat jaiotzen da, haren lagun banaezina izango dena. Elkarrekin haziko dira, loratuko dira eta sufrituko dute. Haien patuak betiko lotuta geratuko dira. Aldi berean jaiotzen eta hiltzen dira, edo hori diote behintzat antzinako kondairek. Baina zer gertatzen da hirietako zuhaitzekin? Orain arriskuan daude. Zuhaitzak hiltzen ari dira, eta haiekin batera, haien iratxoak ere bai. Laguntzeko modu bakarra dago… ZUHAITZAK SALBATZEA!

Argazkiak: