PINTXO— 3D abatar birtuala
Esparrua: Abatar birtualak / 3D animazioa / Interaktibitatea.
Proiektu mota: Teknologia-garapen aplikatua.
Teknologia: Unity · Audioaren prozesamendua · Denbora errealeko 3D animazioa.
BILBI “Bilbao Balioen Hiria. Bilbi, balioak martxan” proiekturako garatutako 3D avatar birtuala da. Bilboko gazteei zuzendutako balioetan hezteko ekimen ibiltaria da.
Bilboko baldosa batean inspiratutako pertsonaia esperientziaren protagonista eta gidaria da. Bertan, bizikidetzarekin eta balioekin lotutako hainbat egoera lantzen ditu, hala nola bullyinga, ziberbullyinga, genero-indarkeria edo arrazakeria.
Unity erabiliz garatutako avatarrak audio-uhinak automatikoki prozesatzeko sistema bat du. Sistema horri esker, fonemak irudikatu eta pertsonaiaren aho-mugimenduak zuzenean ari den aktorearen ahotsarekin sinkroniza daitezke. Gorputzaren mugimenduak Xbox aginte baten bidez kontrolatzen dira, eta bertatik hainbat animazio aktibatzen dira denbora errealean.
Emaitza zuzenean hitz egiteko, adierazteko eta mugitzeko gai den pertsonaia digital bat da, 3D animazioa, audioaren prozesamendua eta giza interakzioa hezkuntza-esperientzia batean uztartzen dituena.