Los poderes de Lolo

RTVE

Fitxa teknikoa

Urtea: 2024.

Iraupena: 81 min.

Generoa: Dokumentala.

Zuzendaritza: Nino Fontán, Itziar Bernaola eta Miguel Alba Rico.

Gidoia: Itziar Bernaola eta Nino Fontán.

Argazki-zuzendaritza: Olayo.

Sinopsia «La bola de cristal» saio mitikoaren jaiotzaren 40. urteurrenarekin bat eginez, «Los poderes de Lolo» dokumentalak haren sortzailea aurkezten digu: bere garairako aurreratua zen emakume modernoa eta ausarta. Donostiako 72. Zinemaldirako hautatutako dokumentalak haren alderdirik pertsonalena erakusten du, seme-alaben eta lagunen begiradaren bidez. Haien testigantzek gizarteak ezarritako emakume-eredu tradizionalarekin konformatu ez eta gizonen munduan askatasuna konkistatu zuen emakume baten erretratua osatzen dute.

Javier Gurruchaga, Pablo Carbonell, Kiko Veneno, Loquillo eta Anabel Alonsok Lolo Ricorekin lan egitea nolakoa izan zen gogoratzen dute. Lolo talentu berriak aurkitzen eta «La bola de cristal» saioan parte hartzera gonbidatzen aditua zen. Saioa arrakasta handi bihurtu zen, eta gaur egun ere berritzailea, ausarta eta aitzindaria izateagatik gogoratzen da. «La bola»k hainbat belaunaldi markatu zituen: belaunaldi horiek Electroduendes-en gidoi zorrotzekin ikasi zuten, edo TVEko saioan lehen bideoklipak grabatu zituzten musika-talde berriak ezagutu zituzten.

Argazkiak:

Scroll to Top