Intimitatean

PRIMERAN (EITB)

Fitxa teknikoa

Urtea: 2024 – gaur egun.

Iraupena: 3 denboraldi. 32 atal.

Generoa: Entretenimendua eta elkarrizketak 

Sinopsia: Nerea Aliasek aurkeztutako euskarazko elkarrizketa-saioa da. Kulturaren, kirolaren eta gizartearen arloetan erreferente diren euskal emakumeen alderdi pertsonalena eta orain arte ezezaguna izan dena ezagutzea du helburu.

Horretarako, formatuak eszenaratze berezia erabiltzen du: elkarrizketak pijama-festa bat irudikatzen duen giroan egiten dira. Giro lasai eta gertuko horrek gonbidatuei beren irudi publikoa alde batera uzteko aukera ematen die. Horrela, beldurrak, sekretuak eta orain arte kontatu gabeko bizipen sakonak partekatzen dituzte.

Argazkiak:

Trailerra:

Scroll to Top