Estitxu

Fitxa teknikoa

Urtea: 2017.

Iraupena: 61 min.

Generoa: Dokumentala.

Zuzendaritza: Franck Dolosor (Iban Gonzálezen lankidetzarekin eta errealizazioarekin).

Gidoia: Franck Dolosor.

Ekoizpena: Maite Arroita, Idurre Cajaraville.

Sinopsia: Dokumentalak omenaldia egiten dio Estitxu Robles-Arangizi, euskal musikako ahotsik magikoenetako, ezagunenetako eta maitatuenetako bati. Senideen, lagunen eta artisten testigantzen bidez, lanak haren musika-ibilbide oparoa errepasatzen du: 60ko hamarkadako hastapenetatik hasi, Ipar Euskal Herrian lortutako arrakasta handia eta Caracasen egindako egonaldia jaso, eta 1993an goiztiar hil zen arte. Horrez gain, haren alderdi humanoan, kulturarekiko konpromisoan eta euskal artista-familia ospetsu bateko kide izateak harengan izan zuen eraginean sakontzen du.

Argazkiak:

Scroll to Top