EITB Galan, Zinemaldiaren baitan, Odol Ilargia euskarazko telesailaren aurrestreinaldia egingo da

Fantasiazko ukitua duen thriller hau hilaren 25ean iritsiko da PRIMERAN plataformara. David R. Losadak zuzendu du. Julen (Jon Muñoz) eta Ibai (Aritz Kortabarria) bi lagunen istorioa kontatzen du. Haien arteko harremana hautsi egingo da, bizitzaren norabidea aldatuko duten hainbat gertaeraren ondorioz.

EITBk parte hartzen du Odol Ilargia telesailaren ekoizpenean, eta Baleukok ekoitzi du. Gaur, asteazkena, irailaren 23an, aurrestreinaldia egingo da Donostian. Zinemaldiaren aurtengo EITB Galaren barruan izango da emanaldia, 17:00etan, Príncipe zinema-aretoetan.

Odol Ilargia bost ataleko thriller fantastikoa da, David R. Losadak zuzendua. Belén Martínez idazlearen Cuando reescribamos la historia eleberrian oinarrituta dago. Aktore-zerrendan aurpegi berriak eta euskal ikusleek ezagun dituzten aktoreak bildu dira.

Protagonistak Jon Muñoz eta Aritz Kortabarria dira. Julen eta Ibai pertsonaiak antzezten dituzte, hurrenez hurren. Besteak beste, Sambou Diaby, Nekane Otxoa, Itziar de Castro, Mikele Arizkorreta, Asier Valdestilla, Lier Alava, Aitor Borobia, Nerea Sanz, Iraia Elias, Iñigo Aranburu, Miriam Cabeza, Mikel Tello, Bárbara Rivas eta Miriam del Prado ere agertzen dira.

Telesailak Julen eta Ibaien hamar urteko adiskidetasuna kontatzen du. Iraganeko zenbait gertaeraren ondorioz, haien arteko harremana hautsi egiten da. Gertaera horiek krimen tragiko batera eta suizidio-saiakera batera eramango dituzte. Ilargi gorria da thrillerra eta fantasia uztartzen dituen elementua.

Zinemaldiko aurrestreinaldiaren ondoren, irailaren 25ean lehen bi atalak estreinatuko dira EITBren PRIMERAN plataforman. Urriaren 1ean hirugarren eta laugarren atalak ikusi ahal izango dira. Azken atala, berriz, urriaren 8an estreinatuko da.

David R. Losadak telesaila zuzendu du, eta bost atalak Mikel Alvarez Sarriegirekin batera idatzi ditu. Losada pozik agertu da telesaila Donostian estreinatzeagatik. Zinemaldian bigarren aldiz izango da; 2018an Lady off film luzearekin lehiatu zen Zinemira sailean.

«Odol Ilargia gidoitik pantailara eramatea prozesu oso arina eta polita izan da. Talde guztiok hasieratik ulertu dugu proiektua eta Julen eta Ibaien istorioa modu berean. Uste dut hori emaitzan nabaritzen dela», azaldu du zuzendariak.

Mikel Alvarez Sarriegik ere telesailaren sorkuntza-prozesua nabarmendu du: «Ikus-entzunezkoen mundua indibidualista da oso. Izen propioen eta egoen artean, ez da ohikoa proiektu bat modu kolektiboan aurrera ateratzea. Bakoitzak bere onena ematea eta alboan duenarekin eskuzabala izatea».

Idurre Cajaraville ekoizle exekutiboaren hitzetan, Belén Martínezen Cuando reescribamos la historia liburuarekin hasi zen dena. «Liburua Baleukora iritsi zitzaigun, eta irakurri genuenean argi ikusi genuen telesail bat egiteko oinarri sendoa genuela. David R. Losada zen erronka horri aurre egiteko zuzendari egokiena».

Jon Muñoz aktore gazteak adierazi du nerabezaroan gustatuko zitzaiokeela horrelako telesail bat ikustea. «Gai oso gogorrak lantzen ditu, baina sentiberatasunez. Sexu-eszenak, adibidez, modu errealistan eta baita traketsean ere erakusten dira, idealizatu gabe. Gazteagoa nintzenean horrelako zerbait ikustea gustatuko zitzaidakeen».

Aritz Kortabarria aktorearen arabera, «filmaketa ikaragarria eta erronka handia izan zen». Gaineratu du telesailak gazteen gatazkak zintzotasunez eta iragazkirik gabe erakusten dituela. «Benetako ispilu bat da, ikusleak identifikatuta, ulertuta eta lagunduta senti daitezen».

Odol Ilargia, euskal fikzio seriatua sustatzeko beste urrats garrantzitsu bat

Odol Ilargia estreinatzeak beste urrats bat dakar EITBk euskarazko fikzio seriatua eta ekoizpen independentea sustatzeko duen estrategian. EITBk bultzatutako deialdi horretatik sortutako hirugarren ekoizpena da. Deialdi horren bidez sortu ziren, halaber, Desagertuta eta Zeru Ahoak, besteak beste.

Azken hori Zinemaldiko Sail Ofizialean hautatutako euskarazko lehen telesaila izan zen aurreko edizioan.

Vanesa Fernández Guerra EITBko Kultura eta Euskara zuzendariaren hitzetan, «euskarazko fikzio seriatua eta ekoizpen independentea sustatzea estrategikoa da EITBrentzat. Zinemaldia erakusleiho ezin hobea da sortzaile berrien ahotsa ezagutarazteko, hala nola David R. Losadaren lana, eta telesailean parte hartzen duten aktore askoren talentua erakusteko ere. EITBren Gala historikoak aukera paregabea eskaintzen du gure ekoizpenak, hizkuntza eta kultura ezagutarazteko jaialdian biltzen diren sektoreko profesionalen aurrean».

Scroll to Top