Blackie & Kanuto (Black to the Moon)

Fitxa teknikoa

Urtea: 2012.

Iraupena: 81 min.

Generoa: Animazioa. Abenturak. Komedia. Haurrentzakoa.

Zuzendaritza: Francis Nielsen.

Gidoia: Angel E. Pariente. Argumentua: Xegundo Altoguirre, Gorka Sesma.

Ekoiztetxeak: Baleuko S.L.

Ekoizleak: Eduardo Barinaga, Karmelo Vivanco, Francois Cohen-Sehat, Davide Tromba eta Fabio Massimo Cacciatori.

Argazki-zuzendaritza:  Davide Tromba.

Ekoizpen-zuzendaritza: Idurre Cajaraville.

Sinopsia: Blackie ardi beltza Ilargira joatearekin obsesionatuta dago. Kanuto artzain-txakurra, berriz, Blackierekin obsesionatuta dago, baina ez du suziriei buruz ezer entzun nahi. Hala ere, azkenean Blackiek amestutako bidaiari ekiten diote. Bidean, opera-abeslari diren behiak, otso adeitsuak, paperik gabeko armiarma immigranteak eta aireratzeko prest dagoen suziri bat duten txakur talde bitxi bat aurkitzen dituzte. Baina Pinkyk, izaera deabruzkoa duen ardi arrosa erraldoi batek, ez die uzten.

Argazkiak:

Trailerra:

Scroll to Top