Altsasu
PRIMERAN (EITB)
Fitxa teknikoa
Urtea: 2020.
Iraupena: 4×50′.
Generoa: Telesaila. Drama. Benetako gertakarietan oinarritua
Zuzendaritza: Asier Urbieta.
Gidoia: Harkaitz Cano, Andoni de Carlos, Mikel Álvarez, Asier Urbieta, Ana Cermeño, Idurre Cajaraville
Argazki-zuzendaritza: Jon Sangroniz.
Sinopsia: 2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasuko (Nafarroa) taberna batean, borroka bat izan zen herriko hainbat gazteren eta zerbitzuz kanpo zeuden Guardia Zibileko bi agenteren eta haien bikotekideen artean. Kasua epaiketara iritsi zen. Fiskalak ekintza terroristatzat jo zituen gertakariak, eta 12 eta 62 urte arteko espetxe-zigorrak eskatu zituen zortzi auzipetuentzat. Epaian, Auzitegi Nazionalak baztertu egin zituen terrorismo-delituaren akusazioak, baina 2 eta 13 urte arteko espetxe-zigorrak ezarri zizkien gazteei.

Argazkiak: