OLENTZERO ETA SUBILAREN LAPURRETA

Fitxa teknikoa

Urtea: 2005.

Iraupena: 82 min.

Generoa: Animazioa.

Zuzendaritza: Juanjo Elordi.

Gidoia: Unai Iturriaga.

Ekoizleak:  Miguel Gómez-Tejedor.

Argazki-zuzendaritza: Andoni F. Garcia.

Ekoizpen-zuzendaritza: Idurre Cajaraville eta Asier Bilbao.

Sinopsia: Gabonak dira Pirinioetako herrixka batean. Olentzero Gabonetako espiritua irudikatzen duen pertsonaia maitagarria da, eta haurrei opariak banatzen dizkie. Haraneko haur guztien gutunak jaso ditu dagoeneko, eta haien portaera ikusten ari da tximinian erretzen den «enbor magikoaren» bidez. Egun horietan, enpresaburu gaizto bat iritsi da herrira, basoa moztu eta eski-estazio bat eraikitzeko asmoz. Hark lapurtuko dizkio Olentzerori «enbor magikoa» eta gutun guztiak, eta, horren ondorioz, haurrek opariak jasotzeko aukera arriskuan jarriko du. Anje ikazkin gaztea arduratuko da egoera konpontzeaz. Herriko gainerako haurren laguntzarekin, hamaika abentura eta arrisku biziko dituzte, haranean normaltasuna berrezartzea eta Gabonek beren bidea jarraitzea lortu arte.

Argazkiak:

Scroll to Top