Pumori. Mendiaren alaba.

PRIMERAN

Fitxa teknikoa

Urtea: 2018.

Iraupena: 70 min.

Generoa: Dokumentala.

Zuzendaritza: Iban Gonzalez.

Gidoia: Iban Gonzalez.

Sinopsia: 2001eko espedizio batean hil ziren bost euskal mendizaleei buruzko dokumentala. 2001eko urrian, Beñat Arrue (22 urte) eta Iñaki Aiertza (27 urte) gipuzkoarrek, eta Aritz Artieda (23 urte), Javi Arkauz (22 urte) eta César Nieto (23 urte) nafarrek bizia galdu zuten Pumori mendian, gailurrera iristen saiatzen ari zirela. Espedizioko beste bost kideek gertatutakoaren berri ematea besterik ezin izan zuten egin, eta, ezinezko erreskate bat egiten saiatu ondoren, itzuli egin behar izan zuten. Urtebete geroago, Arantxa Gurrutxaga eta Peio Arrue, Beñaten gurasoak, Nepalera itzuli ziren bi helbururekin: tragedia gertatu zen lekura hurbiltzea, hildakoak gogoratzeko eta haiei omenaldia egiteko; eta, horrez gain, Beñaten azken argazkian semearen ondoan agertzen zen neskatila nepaldar bat aurkitzen saiatzea. Argazki hori istripuaren lekuan berreskuratu zuten. Horrela hasten da Suku Mayaren eta Arrue Gurrutxaga familiaren istorioa, Pumori, mendiaren alaba dokumentalaren hari nagusia. Aldi berean, dokumentala omenaldi hunkigarria da eskualde hartan bizia galdu zuten gazte haientzat; izan ere, haien heriotzaren ondoren, bertako biztanle batek bizitzan aukera berri bat izatea ahalbidetu zuten.

Argazkiak:

Scroll to Top