Nerea Aliasekin egindako Intimitatean saioaren hirugarren denboraldia estreinatuko da PRIMERAN plataforman
Estreinaldia ospatzeko, pijama-festa egin dute EITBren egoitzan, saioan parte hartu duten hainbat gonbidaturekin. Besteak beste, Ainhoa Etxeberria aurkezle eta aktorea, Nerea Mazo aktorea eta Iratxe Aguilera, Kai Nakai, abeslaria izan dira bertan. Hirurek denboraldi berrian parte hartuko dute elkarrizketatu gisa.

Nerea Aliasek ibilbide ezaguna eta aitortua duten emakume euskaldunak elkarrizketatzen ditu Intimitatean saioan. Gaur, osteguna, urtarrilaren 15ean, estreinatuko da hirugarren denboraldia EITBren PRIMERAN plataforman.
Giro intimo, goxo eta lasai batean, orain arte inork galdetu ez dizkien egoerei, bizipenei eta sentimenduei buruz hitz egingo dute. Gonbidatuek eta Nerea Aliasek lo egiteko arropa jantzita egingo dituzte elkarrizketa osoak, pijama-festa batean baleude bezala, intimitate giroan.
Nereak hamar emakume euskaldun ezagun elkarrizketatuko ditu: Zuriñe Hidalgo, Sara Cozar, Ane Gabarain, Edurne Peña, Ainhoa Etxeberria, Ane Rot, Nerea Mazo, Iratxe Aguilera (Kai Nakai), Onintza Enbeita eta Anabel Arraiza.
Hain zuzen ere, Ainhoa Etxeberriak, Nerea Mazok eta Kai Nakaik parte hartuko dute EITBko Izan Ongi aretoan antolatutako pijama-festan. Haiekin batera izango dira, besteak beste, Goiuri Unanue diseinatzailea, María Cruickshank aktorea, Janire Atxurra eduki-sortzailea, Oihana Fernández de Barrena aizkolaria eta abeltzaina, Aida Romero modeloa eta Yaiza Etxaniz barne-diseinatzailea.