Ondarea. Euskal Sukaldaritza Berriak, 50 urte

ESTREINALDIA EITB.

Fitxa teknikoa

Urtea: 2026.

Iraupena: 49 min.

Generoa: Dokumentala.

Zuzendaritza: Ainhoa Altzibar, Beatriz Nieto.

Gidoia: Estibaliz Loureiro.

Sinopsia: 50 urte igaro direnean, dokumental honek omenaldia egiten die Euskal Sukaldaritza Berria posible egin zutenei. Haien eskuzabaltasunari, ausardiari eta ikuspegi partekatuari esker, gure gastronomia betiko aldatu zen.

Garai hartan egiten zituzten afari-solasaldi haiei keinu eginez, mahai beraren bueltan elkartuko ditugu mugimendu haren protagonistetako batzuk: Pedro Subijana, Tatus Fombellida eta Ramón Roteta, besteak beste; baita ondorengo belaunaldietan batu ziren Elena Arzak, Hilario Arbelaitz eta Martin Berasategi ere. Haien bizipenak partekatuko dituzte, eta kontakizuna lehen pertsonan eraikiko dute, Andoni Luis Aduriz bezalako testigantzekin batera.

Beraiek hitz egiten duten bitartean, sukaldari belaunaldi berri batek mugimendu hartako platerik ikonikoenetako batzuk berrinterpretatuko ditu, iraganaren eta gaur egungo sukaldaritzaren arteko zubi bat eraikiz.

Trailerra:

Argazkia:

Scroll to Top